Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutrikun enplegua sor­tzeko eta ekin­tzailetasuna bul­tza­tzeko lagun­tzak emateko programa

Mutrikun enplegua sor­tzeko eta ekin­tzailetasuna bul­tza­tzeko lagun­tzak emateko programa

2016/11/25
  • Enplegua
  • Mutriku
  • Diru-laguntza
Mutrikun lanpostu berriak sor­tzea eta emakumeak zein lan-merkatuan sar­tzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak lan-munduan sar­tzea susta­tzea du helburu.

Tokiko Gobernu Batza­rraren 2016ko azaroaren 17ko ebazpen bidez 2016 urterako Mutrikun enplegua sor­tzeko eta ekin­tzailetasuna bul­tza­tzeko lagun­tzak emateko programa arau­tzeko oinarriak (Mutrikulan) onartu dira.

Aplikagarria izango da Mutrikuko udalerrian sustatuta eta araudi honi lotuta, enplegua sor­tzen duten enpresa-ekimenei.                

Oinarri hauen garapen eta kudeaketan DEBEGESAren lagun­tza eta elkarlana izango da.

Diru lagun­tza deialdira aurkezten diren enpresek her­tsiki bete beharko dituzte indarrean dagoen legeria ekonomia, zerga eta lan kontuetan.

Ordenan­tza honetan araututako neurrien garapena ondoko programen bitartez gauzatuko da:

— Enpresa-proiektu berrien sustapena.

— Enpleguaren sustapena.

— Disfun­tzio fisikoak dituztenen enplegu sustapena.


Informazio gehiago:

Mutrikun enplegua sor­tzeko eta ekin­tzailetasuna bul­tza­tzeko lagun­tzak emateko programa