Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbatean, hilak 6, Berdel Egunaren XXIV. edizioa ospatuko da, Mutrikuko Udalak Debegesarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia

Larunbatean, hilak 6, Berdel Egunaren XXIV. edizioa ospatuko da, Mutrikuko Udalak Debegesarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia

2019/04/03
Hainbat jarduera burutuko dira berdel kanpainaren garrantziaren berri emateko

Goizetik hasita jarduera ezberdinak izango dira Mutrikun. Aurten ere, goiz partean, 10:30etatik aurrera, Txurruka plazan, Artisau eta Sortzaileen azoka izango da, Eixu Elkartearen laguntzaz antolatua. Horrez gain, Txurruka plaza inguruan, Goizeko Izarra ikastolaren 50. Urteurreneko errifak eta arropa saltzen postu bat izango da eta Danok Bat elkartekoek ere errifak saltzeko karpatxo bat izango dute.   Kilomentroak 2019ko antolatzaileek ere salmenta postua izango dute txurruka plazan.  

Bestalde, Marokora Rally Solidarioak antolatuta, karpa bat izango da Beheko Plazan, bertara eramateko arropa bilketa egiteko helburuarekin.  Bidaia egiteko erabiliko duten autoa erakusgai izango dute plazan bertan.

12:00ak aldera, trikitilariek kalejira hasten duten ordu berean Mutrikuko XIV. Belauntzien Arteko Txapelketari hasiera emango zaio, 17:00ak aldera amaitzeko.(Hau beti, eguraldiari loturiko ekimena izango da)   

Urtero bezala,  herriko abesbatzaren kontzertua ere izango da 13:00etan, Madalen abesbatza, Anaiarte Abesbatza eta Kantuz Bizi abesbatzak hartuko dute parte. Kontzertua Zabiel plazan aurreikusten da, baina eguraldiak laguntzen ez badu, Komendura pasako da kontzertua.

Ohikoa den bezala, eguerdi partean Berdel Pintxo-Potea izango da herriko hainbat tabernetan.  Herriko taberna gehienek parte hartuko dute eta guztien artean ia 400kg berdel prestatuko dituzte  pintxo ezberdinetan. Kalkulatzen da herrian, 20.000 pintxo baina gehiago emango direla taberna guztien artean.

18:00etatik aurrera BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA hasiko da portuan, herriko boluntarioen eta jatetxeetako sukaldarien eskutik. Mutrikuko portuan, bederatzi errezeta bikain dastatu ahal izango dira aurtengoan:

  • Berdela Illarrekin: Debako Urgain jatetxeko Xabier Osa sukaldariak, illarrekin eginiko berdela prestatuko du pintxo formatoan.
  • Berdel albondigak saltsan: Mutrikuko Pikua Jatetxeko sukaldariak prestatzen du pintxo goxo hau.
  • Berdel Tricolore. Bere tradizio italiarrari jarraituaz, Mutrikuko Azkenetxe Ristorantetik, italiar eratako errezeta. 
  • Berdel Errea: urtero bezala, portuan bertan erreko da berdela, bero-bero dastatu ahal izateko momentuan.
  • Berdel marmitakoa: Hogar del marinero, Ziñua eta Etxekalte elkarteek marmitako goxoa prestatuko dute.
  • Berdel Txaka: Kai Gain elkartetik berdel txaka prestatuko dute urtero bezala. Tostada gainean zerbitzatuko da pintxoa.
  • Berdel  piperrada: Mari Jose Arrieta eta Feli Solaluzek , Narrupe elkartetik berdel piperrada ederra emango digute dastatzeko.
  • Berdel pudding-a: Zumalabe Hotelaren jabe den Valentin Zumalabek, Berdel Pudding-a prestatuko du.
  • Berdel ketua: Eibarren ezarrita dagoen Tore Birberg suediarrak, urteetako lotura du Mutrikuko Herriarekin. Lehenengoz hartuko du parte Berdel Egunean eta bere herrialdean hain ezaguna den errezeta hau prestatuko du:  berdel ketuak.

 

Ondoren, 20:00tan ENKORE taldearen kontzertua hasiko da portuan,  bere erritmoarekin denak dantzan jartzeko. Enkore taldeak 10 urte beteko ditu oholtza gainean, eta aurten eszenatokiak utziko dituzte. Agur esateko, 2019an egingo duten biraren barruan sartzen da Mutrikuko Berdel Eguneko kontzertua.

 

Berdel eguna, ekitaldi iraunkorragoa

Berdel Eguna ekitaldi iraunkorragoa izan dadin lehen urratsak hartu dira.  Hauek dira aurtengorako hartu diren neurriak: 

  • Edalontzi berrerabilgarriak: Mutrikuko Udalak 3000 edalontzi berrerabilgarri egin ditu. Edalontziak tiketak erosten diren leku berdinean 1€ren truke erosi egin beharko dira eta jaiaren amaieran, edalontziak berriro itzultzen badira, dirua itzuliko da. Udalak edalontziak garbitu eta beste ekitaldietarako gordeko ditu. Honen helburua zabor gutxiago sortu eta portuko gunea gabiago uztea da.
  • Zelulosa pulparekin eginiko platerak eta tenedorak: Aurten erosi behar izan diren plater eta kubierto berriak, zelulosa pulparekin eginikoak izango dira, konpostagarriak.  Aurreko urteetatik plastikozko plater eta goilaren soberakinak daudenez, aurtengoan oraindik, plater konpostagarriak eta plastikozkoak konbinatuko dira, baina aurrerantzean egiten diren erosketetan konpostagarriak erabiltzeko erabakia hartu da.
  • Erreziklatzeko kontenedoreak: Aurreko urteetan bezala, bi gunetan erreziklatzeko behar diren kontenedoreak jarriko dira
Larunbatean, hilak 6, Berdel Egunaren XXIV. edizioa ospatuko da, Mutrikuko Udalak Debegesarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia