Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hazilan programa martxan da hirugarrenez Debabarrenean, 16 partaiderekin

Hazilan programa martxan da hirugarrenez Debabarrenean, 16 partaiderekin

2017/04/27
  • Hazilan
Aurreko bi deialdietan parte hartu duten 26 lagunetatik 20 lanean daude gaur egun; bestela esanda, partaideen %77k lortu du lana.

Debegesa Garapen Agentziak Debabarrenean abian jarritako Hazilan programaren hirugarren edizioan 16 lagunek parte hartzen dute, 10 emakume eta 6 gizonezko. 25 eta 44 urte bitarte dituzte eta sektore desberdinetatik datoz, hala nola, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, hezkuntza, matematikak, gizarte langintza edota geologia, besteak beste. Hirugarren edizio hau ekainera bitarte luzatuko da.

Hazilanen helburu nagusia laneratzen laguntzea da, partaide bakoitzaren araberako ibilbide pertsonalizatu bat osatuz. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasotzen dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia lantzen dute metodologia berritzaileen bitartez.

Hazilan langabezian dauden 20 eta 44 urte bitarteko pertsona kualifikatuei zuzenduta dago. Aurreko bi deialdietan, denera, 26 lagunek hartu dute parte eta horietatik 20 lanean ari dira gaur egun.

Hazilan proiektua Garapen elkarteak koodinatzen du (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak). Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. 

Hazilan programa martxan da hirugarrenez Debabarrenean, 16 partaiderekin