Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Laneratzeko enpresak eta erreserbatutako kontratuak" jardunaldia antolatu du DEBEGESAk

"Laneratzeko enpresak eta erreserbatutako kontratuak" jardunaldia antolatu du DEBEGESAk

2018/04/20
Jardunaldia apirilaren 27an egingo da, ostirala, 12:00etatik 14:00etara. Aurrez izena eman behar da behatokia@debegesa.eus helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.

Debegesa garapen agentziak "Laneratzeko enpresak eta erreserbatutako kontratuak" jardunaldia antolatu du apirilaren 27rako, ostiralaJardunaldia Debegesaren egoitzan izango da, Eibarren, 12:00etatik 14:00etara.

Gizatea Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteko gerentea, Leire Alvarez de Eulate, izango da hizlaria. Honako gai hauek izango ditu hizpide:

  • Laneratzeko enpresak: legeria, baldintzak, ezaugarriak, funtzionamendua.
  • Euskadiko laneratzeko enpresak: magnitude nagusiak.
  • Laneratzeko enpresentzako laguntzak EAEn.
  • Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legea  eta Laneratzeko enpresak: erreserbatutako kontratuak, gizarteratzerako eta laneratzeko klausula sozialak.
  • Entitate publikoak partaide dituzten Laneratzeko enpresen adibideak.

 

Jardunaldia doakoa da baina aurrez izena ematea gomendatzen da. Izena emateko 943 82 01 10 telefono zenbakira deitu edo  helbidera idatzi behar da (Ane Basurto).

"Laneratzeko enpresak eta erreserbatutako kontratuak" jardunaldia antolatu du DEBEGESAk