LAN ESKAINTZA: Komunikazio Teknikaria

2019-04-11 Iruzkinik ez

Funtzioak:

Hautaturiko pertsona barne zein kanpo Komunikazio osoaren koordinazioaz arduratuko da. Komunikazio estrategien diseinua, edukien sorkuntza eta kudeaketa, hedabideekin harremana, webgunearen kudeaketa, sare sozialak eta email marketinga, ekitaldien antolaketa, publizitatea eta hedabideen planifikazioa, etabar.

Ikasketak:

Gradua/Lizentziatura: Komunikazioa, Marketinga, Kazetaritza edo baliokideak.

Esperientzia:

2-3 urteko esperientzia izatea beharrezkoa da komunikazio arduradun gisa edo antzeko lanpostuetan.

Hizkuntzak:

Euskara eta gaztelania menperatzea beharrezkoa da. Ingeles maila ertaina/altua. Beste hizkuntza batzuk baloratuko dira.

Beste ezaugarri batzuk:

Sormena eta iniziatiba, teknologia berrien ezagutza, antolaketa gaitasuna, harreman pertsonaletarako eta talde-lanerako erraztasuna.