Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lan eskaintza: Enpresa eta Berrikuntza sailerako teknikari laguntzailea

Lan eskaintza: Enpresa eta Berrikuntza sailerako teknikari laguntzailea

2018/06/27
Debegesa garapen agentziako Enpresa eta Berrikuntza sailerako esperientziadun teknikari laguntzailea behar dugu.


Eginkizunak:

- Ekintzaileei eta enpresei arreta.

- Bideragarritasun planak burutzeko laguntza.

- Enpresa berriak martxan jartzeko aholkularitza (aktibitatearen legeztapena eta betebehar fiskalak)

- Diru-laguntzen kudeaketa.

- Enpresen kudeaketari buruzko prestakuntza ematea


Eskakizunak:

Goi mailako ikasketak (lanbide heziketa edo unibertsitate ikasketak) Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza arloan (enpresagintza, LADE…).

- Gutxienez urtebeteko esperientzia eginkizun hauetan: bideragarritasun planak, berrikuntza proiektuak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.... 

- Hizkuntzak: Ahozko eta idatzizko euskara C1 maila eta ingelesa jakitea.

- Teknologia berriak: Office erabiltzaile maila altua  (Excel, Access, PowerPoint, etc.), sare sozialak eta tresna digitalak.

Beste gaitasun batzuk: Antolaketa gaitasuna, enpatia, ardurak hartzeko gaitasuna, komunikazio gaitasuna, egoeren aurrean irtenbideak aurkitzeko gaitasuna eta autonomia.

- Beste batzuk: B1 gidabaimena (autoa erabilgarri) eta Debabarrena eskualdearen ezagutza.


Bidali curriculuma, 2018ko uztailaren 8a baino lehen,  eposta honetara:

Lan eskaintza: Enpresa eta Berrikuntza sailerako teknikari laguntzailea