Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kooperazio dinamikak "AdinBerri Ekosisteman" lan saioa egin da DEBEGESAn

Kooperazio dinamikak "AdinBerri Ekosisteman" lan saioa egin da DEBEGESAn

2019/04/12
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Adinberri zahartze osasuntsurako estrategiaren baitan burutu da lan saioa.

Gipuzkoako Foru Aldundia AdinBerri zahartze osasuntsurako Estrategia hedatzen ari da, eta horren xedea da "Gipuzkoako berrikuntza-potentziala maximizatzea zahartze osasungarriaren zerbitzura, sistema soziosanitarioaren bikaintasunean eta industriaren lehiakortasunean esparru honetan", eta horretarako, besteak best, AdinBerri Fundazioa sortu da. 

AdinBerriren filosofia zahartzearen fenomenoan interesa duten Gipuzkoako eragileen arteko lankidetzan eta kooperazioan oinarritzen da, eta horiek osatzen dute Ekosistema AdinBerri izena. 

Gaur, apirilak 12, Adinberri Fundazioak, zahartze osasuntsurako estrategiaren inguruan, Debegesan antolatu du prestakuntza saioa eta Debabarreneko hainbat eragile elkartu da bertan.  

Helburua

Erakundeetan lan egiten duten eta AdinBerri ekosisteman aktiboak izan bahi duten pertsonen eskura jartzea, lankidetza-dinamiketan lan egiteko oinarrizko kontzeptuak, teknikak eta lan-tresnak elkarrenganako konfiantza handiko harremanak eraikitzeko. Horrek Berrikuntzaren Agenda Estrategikoa artikulatzea erraztuko du denboran eutsitako lankidetza harremanekin. Erakunde horiek beren proposamenetan, proiektuetan eta ekimenetan aurrera egitea ahalbidetuko duen zerbait dai, "Winwin" kolektiboa maximizatzen duena. 

Metodologia

Tailer praktikoa ondorengo helburuak lortzeko:

    • Kooperazioaren eta bere baldintzen ulermen partekatua.
    • Kooperazioan jarrera eta prozesua errazteko oinarrizko teknikak.
    • Balore balantzako elkarrezketetan identifikatu diren aktibitatea lineak elkarrekin diseinatzera zuzendutako talde lana.
Kooperazio dinamikak "AdinBerri Ekosisteman" lan saioa egin da DEBEGESAn