Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitze lanen hasiera eta bisita gidatu programa berria Dolmenen Ibilbidean

Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitze lanen hasiera eta bisita gidatu programa berria Dolmenen Ibilbidean

2018/09/05
  • Dolmen
  • Ibilbidea
Prentsa deialdia:

Datorren astelehenean, irailak 10, 11:00etan, Debegesa garapen agentziaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar), Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako herriak batzen dituen DOLMENEN IBILBIDEA berreskuratu eta balioan jartzeko proiektuaren aurrerapausoak aurkeztuko ditugu prentsaurrean.

Doako bisita gidatuen programa berria eta Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko datozen egunetan hasiko diren lanen berri emango dugu. Halaber, Aranzadi Zientzia Elkarteak Gizaburuako trikuharrian egin dituen indusketa lanen emaitzak emango ditu ezgautzera.

 

Parte hartuko dute:

  • ELENA LETE, Bergarako alkatea
  • ANE BEITIA, Elgoibarko, alkatea
  • IKER ALDAZABAL, Soraluzeko alkatea
  • JESUS TAPIA, Aranzadi Zientzia Elkartea (Historiaurreko Arkeologia Saila)

 

Etortzekoa bazara, konfirmatu, mesedez: komunikazioa@debegesa.eus / 943 82 01 10

Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitze lanen hasiera eta bisita gidatu programa berria Dolmenen Ibilbidean