Jose Miguel Ayerza ADEGIko Idazkari Nagusia Debegesan

2011-05-27 Iruzkinik ez

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, lankidetzari buruzko jardunaldia
antolatu du datorren ostiralerako, ekainak 3, “Enpresen arteko lankidetza:
Debabarrenarentzat beharrezko estrategia” izenburupean.

 

Jardunaldiak lehiakortasuna hobetzeko enpresen arteko lankidetzak dituen
abantailak ezagutzea eta lankidetzan diharduten enpresa industrialen
esperientzia praktikoak ezagutzera ematea du helburu, eta eskualdeko enpresa
zein interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

 

DEBEGESAko Zuzendari Nagusi  Juan Angel Balbas eta DEBEGESAko Giza Kapitalaren Garapen
Saileko Arduradun Elena Alonsok emango diote hasiera jardunaldiari, eta euren
aurkezpenean “Gure Balioak!” proiektuaren berri emango dute. Eskualde
jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko diren balio sozialak bultzatu asmoz
Debegesak abian jarri duen proiektu berritzailea da “Gure Balioak!”.

 

Ondoren,
ADEGIko Idazkari Nagusi José Miguel Ayerza enpresen arteko lankidetzaz arituko da.

 

Jarraian,
hiru adibide praktiko ezagutzeko aukera egongo da, hiru hizlariren eskutik:
Ion Ander Buenetxea, Deba Energy-ko presidente eta
Grupo Alfa-ko Zuzendari Nagusia, Alex Loustaunau, Txorierriko Behargintza-ko
Gerentea -Txorierriko Garapen Agentzia- eta Ikusi-ko Kontseilari Ordezkari Joseba
Jaio.

 

Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik
11:00etara. Parte hartzea doakoa da.

 

Parte
hartzeko interesa dutenek Debegesarekin
harremanetan jar daitezke izena emateko 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.