Industrialdeen kudeaketa hobetzeko hainbat forotan parte hartzen ari da DEBEGESA

2019-01-23 Iruzkinik ez

Joan den abendutik, Eibarko Udala eta Debegesa Garapen Agentzia elkarlanean ari dira Azitain-Erisono industrialdeko enpresekin batera elkarlan publiko-pribatuaren bidez industrialdearen kudeaketa hobetzeko helburuarekin.

Prozesu honen baitan, 11 enpresek Debegesak bidalitako galdetegia erantzun dute, euren jarduketa lerroak eta interesak ezagutzeko asmoz.

Aurki antzeko prozesu bat abiatuko da Matxariako industrialdean, Eibarko Udalarekin elkarlanean.

Ildo beretik, Debegesa Debako Udalarekin eta Itziar-Deba Industrialdearen Kontserbazioko Entitate Urbanistikoarekin ari da elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Itziar-Deba enpresa-parkearen kudeaketa hobetze aldera.

Ekimen hauek Debabarreneko Enplegu Mahaiaren baitan kokatzen dira.