Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak INDARTU 2019: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, langabezi tasa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko

INDARTU 2019: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, langabezi tasa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko

2019/05/08
  • Enpresa
  • Laguntzak
INDARTU programaren helburua da enpresei produkzio-inbertsioa egin dezaten laguntzea, era horretan hobe lehiatu eta ekonomia-garapen hobea izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino % 20az gorako langabezia tasa duten udalerriak sartzen dira (Debabarrenean, SORALUZE)

Onuradunak

Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik.


Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa
Laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10ekoak izango dira. Laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa-talde bakoitzeko.

Epea
2019ko irailaren 30ean amaituko da, 12:00etan.


  • Informazio gehiago HEMEN.
INDARTU 2019: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, langabezi tasa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko