Ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik Debabarreneko Esperientzia Eskolan

2015-07-14 Iruzkinik ez

Debabarreneko Esperientzia Eskolan izena emateko epea zabalik dago 2015eko urriaren 16ra arte. Hona hemen informazio guztia eta izena emateko bete beharreko orria.

 

IKASTAROAREN IRAUPENA:                       

2015eko urriaren 20an hasi eta 2016ko maiatzaren 26ra arte, astean hiru egun (asteartea, asteazkena eta osteguna), 9:30etik 12:30era. Eibarren, Untzaga Zentro Sozialean.


MATRIKULA:

2015eko uztailaren 1etik urriaren 16ra. Ikastaroaren prezioa: 200€.


MATRIKULARAKO AGIRIAK

  • N.A.N fotokopia bat
  • Karnet tamainako argazki bat
  • Matrikulazio orria beteta*

Deskargatu izen-emate orria.


INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

  • 695 78 89 36 (Eva Perez de Albeniz)            
  • Debabarreneko Udaletxe guztietan.

Deskargatu triptiko informatiboa.