Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hazilan laneratze programaren seigarren edizioa martxan da Debabarrenean

Hazilan laneratze programaren seigarren edizioa martxan da Debabarrenean

2019/05/16
  • Hazilan
  • Lana
Lan bila dabiltzan 10 lagunek osatu dute taldea. Datozen asteetan konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute.

Debegesa Garapen Agentziak abian jarri du Debabarrenean HAZILAN laneratze programaren seigarren edizioa; 10 lagunek osatu dute taldea eta 21 eta 43 urte bitarte dituzte. Seigarren edizio hau ekainera bitarte luzatuko da eta helburu nagusia laneratzen laguntzea da. 

Partaideak alor ezberdinetatik datoz, hala nola, Zuzenbidea, Psikologia, Ekonomia, Adminitrazioa etqa finantzak, Publizitatea, Elikagaien zientzia eta teknologia eta 3D animazioa.

Datozen asteetan partaide bakoitzaren araberako ibilbide pertsonalizatua jasoko dute. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bestetik, proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute metodologia berritzaileen bitartez.

Orain arte Debabarrenean egin diren bost edizioetan 66 lagunek parte hartu dute (39 emakumezko eta 27 gizonezko), eta horietatik 41 lagunek lana aurkitu dute programa amaitu eta lehen sei hilabeteren barruan.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.

Hazilan laneratze programaren seigarren edizioa martxan da Debabarrenean