Guy Martini geologo frantsesak Euskal Geoparkearen gaineko hitzaldia eskainiko du datorren abenduaren 15ean Zumaian

2010-12-13 Iruzkinik ez

Datorren asteazkenean, hilak 15,
arratsaldeko 19:00ean, Guy Martini geologo frantsesak hitzaldia eskainiko du Zumaiako
Udalean: “Geoparkeen Europar Sarea eta Sare Globala: Sarearen sorrera eta
garapena. Geoparke kontzeptuaren esanahia”.

Hitzaldia
Deba, Mutriku eta Zumaiako herritarrei eta interesa duen orori dago zuzendua.
Gainera, bertaratu nahi dutenek doako autobus zerbitzua erabili ahal
izango dute.

Autobusa
Mutrikutik aterako da arratsaldeko 18:15ean plazara sartzeko errotondatik eta,
ondoren, Debako herritarrak jasoko ditu, 18:30ean, estalitako pasealekuko
autobus geltokian. Zumaiatik itzulera 20:30ean izango da.

Hitzaldian
parte hartzeko interesa duten guztiek, lehenbailehen eman beharko dute izena 943
82 01 10 telefonora deituz edo mezua idatziz geogarapen@geograpen.com helbidera. 

Autobus
zerbitzua erabili nahi dutenek izena ematerakoan eskaera egin beharko dute.