Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak GURE MARKET, Gipuzkoako elikagai industriako enpresen eta agenteen topagunea, azaroaren 9an egingo da

GURE MARKET, Gipuzkoako elikagai industriako enpresen eta agenteen topagunea, azaroaren 9an egingo da

2018/11/05
  • GureMarket enpresa
Ekitaldiaren helburua elikagai industriako enpresen arteko elkarlana sustatzea da. Ekitaldiak 3 orduko iraupena izango du: goizeko 9etan hasi eta eguerdiko 12etan bukatuko da.

Beterri-Buruntza, Debegesa, Oarsoaldea eta Tolosaldeako garapen agentziak GURE MARKET, Gipuzkoan mailan nekazal elikagai industriaren ekimena, aurkeztuko dute Orona Fundazioan (Jauregi bidea s/n, Hernani) azaroaren 9an goizeko 9etan. Topagunearen helburua elikagai industriako enpresen arteko elkarlana sustatzea da.

Ekitaldiak 3 orduko iraupena izango du, lehen atalean arrakastadun kasu batzuk azalduko dira (Martiko eta Basque Culinary Center, adibidez) eta bigarrenean parte hartzeko tailerrak izango dira.

Sektoreko edozein enpresak hartu dezake parte, dohainik, aldez aurretik izena emanez.

EGITARAUA

  • 9:00-9:20 GURE MARKETen aurkezpena
  • 9:20-9:50 KASU ARRAKASTATSUAK
  • 9:50-11:40 PARTAIDETZA - TAILERRAK*
  • 11:40-12:00 ONDORIOAK ETA ITXIERA

*Kafea hartzeko 20 minutuko atsedenaldia barne.

GURE MARKET, Gipuzkoako elikagai industriako enpresen eta agenteen topagunea, azaroaren 9an egingo da

GURE MARKET egitaraua