Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure Balioak Sariaren hamargarren ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk

Gure Balioak Sariaren hamargarren ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk

2019/06/19
Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 14ean amaituko da.

Gure Balioak Sariaren X. edizioa abian da. Debegesa eskualdeko garapen agentziak sustatu eta antolatzen du urtero, Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzeko asmoz. Gure Balioak Sariak bereziki indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 14ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte:

  • Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie.
  • Eskualdearekin lotura izan behar dute.
  • Balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Hautagaia aurkezteko formularioa 

Bidali formularioa komunikazioa@debegesa.eus

Informazio gehiago nahi duenak hemen ditu eskuragarri oinarriak edi bestela, 943 82 01 10 telefonora deitu edo komunikazioa@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.

Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana–, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.

Aurreko edizioetako saridunak izan dira

  • 2018: Julen Zabaleta Barrenetxea (Elgoibar)
  • 2017: Felix Etxeberria Larrañaga (Elgoibar)
  • 2016: Nerea del Campo Agirre (Eibar)
  • 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora)
  • 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar)
  • 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba)
  • 2012: Jesus Bilbao Azpiri (Elgoibar)
  • 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar)
  • 2010: Mª Tere Gantxegi Juaristi (Eibar)


Gure Balioak Sariaren hamargarren ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk