Gerente Eskolaren aurkezpen-jardunaldia datorren otsailaren 18an Debegesan

2011-02-11 Iruzkinik ez

‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren barruan,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak, Eurogap elkartearen
laguntzarekin, jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, hilak 18:
“Gerente Eskolaren aurkezpena. 360º programa, erabakiak hartzea hobetuz”. Jardunaldia
enpresetako profesionalei dago zuzenduta, ardura postuetan egonik erabakiak
hartu eta gauzatzerako orduan ezagupenak eta gaitasunak hobetu nahi dituztenei
zuzenduta.

360ºko
kudeaketa sistema enpresaren irabaziak hobetzen laguntzeko dago pentsatuta,
ikuspegi berritzaile eta integralez osaturiko edukien bitartez, alde
estrategikoak nahiz operatiboak landuz.

Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain industrialdean, 09:00etik 10:30era.
Parte hartzea doakoa da.  Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da, Europako
Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadiko 2007-2013 programa
operatiboaren bitartez.

Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, izena eman dezakete www.viernesdebegesa.com webgunean,
edo bestela, Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.