Geoparkearen II. Astea, maiatzaren 28tik ekainaren 3ra

2012-05-14 Iruzkinik ez

Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geogarapen Elkarteak Geoparkearen Astea antolatu du bigarren urtez jarraian. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean, hamaika hitzaldi, tailer eta doako bisita gidatu aurreikusi dira Deba, Mutriku eta Zumaian, herritar orori zuzenduta.

 

Geoparkeen Astea Europako Geoparke guztietan burutzen den ekimena da eta helburu nagusia lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzea da.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak prestatu duen egitaraua ezagutu nahi baduzu, sar zaitez www.geoparkea.com webgunera.