Gazte kualifikatuei lana aurkitzen laguntzeko Hazilan programaren bigarren edizioa abian jarri du DEBEGESAk

2016-07-12 Iruzkinik ez

Lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, Debegesa garapen agentziak abian du gazteen laneratzea sustatzeko HAZILAN programaren bigarren edizioa. Lehen edizioan parte hartu duten 13 lagunek lan-kontratua edo lan-praktikak lortu dituzte jada lan-arlo ezberdinetan.

Bigarren edizio hau irailean hasiko da martxan Debabarrenean. Parte hartzeko interesa duten gazteek izena eman dezakete online: Hazilan

Hazilan proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Bete beharrezko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean Debegesak aukeraketa prozesu bat egingo du, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Hautatutako lagunek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua Garapen garapenerako agentzien euskal elkarteak koordinatzen du.