Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa Debabarreneko turismo arloko enpresa kolaboratzaileentzat

2017-11-29 Iruzkinik ez

Miguel Loitxate Community Manager eta blogariak eskainiko du prestakuntza saioa. Datorren abenduaren 13an izango da, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan, Debegesa garapen agentziaren egoitzan.

Hiru orduko saioa izango da eta bertan kasu praktikoak aztertuko dira.

Interesa duten establezimendu kolaboratzaileek izena eman behar dute 943 82 01 10 telefonora deituz (Ainara Lasa – Debegesa) edo  eposta helbidera idatziz.