Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren baitan

2011-06-01 Iruzkinik ez

 

Datorren
ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da mundu osoan eta egun honetarako
Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Deba, Mutriku
eta Zumaian.

Tailer eta
ekimen hauen bitartez, Deba, Mutriku eta Zumaiako gaztetxoei euren herrietako
eta inguruetako ondare geologikoa gerturatu nahi zaie. Jolasaren bidez, tailer
hauetan, besteak beste, norberak bere fosila egin ahal izango du eta Geoparkeko
natura eta ondare geologikoaren inguruko hainbat bitxikeria ezagutu ahal izango
ditu. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, gainera.

Jarraian
herri bakoitzean antolatu diren ekimenak zehazten dira:

DEBA

11:30–13:30.
Debako harrien eta fosilen tailerra: geo-detektibe txikiak. Foruen Plazan.

MUTRIKU

12:00-14:00:
Haurrentzako tailer geologikoa, Beheko Plazan.

ZUMAIA

10:00-12:00:
Doako barne bisita eta oinezko irteera geologikoa Algorri Interpretazio
Zentroan.

10:00-13:30:
Algorriko Jolasa eta fosilen detektibeen tailerra (8-12 urte).

Hain
zuzen, Zumaiako ekimen hauek udalak antolaturiko Aste Berdearen programaren
baitan egingo dira.


Asteburuko eskaintza turistikoa

Euskal
Kostaldeko Geoparkeak astebururako eskaintza plazaratu du www.geoparkea.com web gunean. Bertan erreserbak egiteko aukera dute
bisitariek.

 

Larunbaterako,
ekainak 4, hiru proposamen eskaintzen dituzte:

  • Irteera geologikoa eta txalupaz irteera. Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egin
    da hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz
    bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta
    erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia
    flysch-a itsasotik bistaratzeko.
  • Mutrikuko Hirigune Historikoan zehar ibilaldia. Goizeko 11:00etan, bisita kulturala antolatu da
    Mutrikun. Bisitariek Mutrikuko hirigune historikoan zehar, erdi-aroko kale estu
    eta harriztatuen artean dauden monumentu nagusiak bisitatuko dituzte.
  • Flyscharen ibilbide osoa: Arratsaldez, Flyscharen ibilbide osoa egiteko aukera egongo da. Irteera
    Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikoan hasi eta Zumaiaraino itsasoz egingo da
    ibilbidea. Bisita 16:00etan hasiko da Mutrikun eta hiru ordu eta erdiko
    iraupena du.

 

Igandean, ekainak
5, Ibilaldia txalupaz egingo da. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko
Flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira
bisitariak Zumaiako kaian. Jarduerak 75 minutuko iraupena du.

Ibilbide
hauen guztien gaineko informazio osoa eta erreserbak: www.geoparkea.com webgunean.  

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeko I. Argazki Lehiaketa

Gogoratu,
datorren ekainaren 15ean bukatuko dela epea Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu
duen I. Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko epea.

Lehiaketan
bi kategoria  desberdintzen dira:
Geoparkeko Geologia batetik, eta Geoparkeko paisaia eta ondare kultura
bestetik. Lehenengo kategoria EAEko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxeetako
ikasleei zuzenduta dago eta bigarren kategorian, berriz, edonork parte har
dezake.

Oinarrien,
sarien eta epeen inguruko informazio guztia www.geoparkea.com
webgunean ikus daiteke.