Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa

2018-09-12 Iruzkinik ez

Datorren astelehenean, irailak 17, goizeko 11:00etan, Ermuko Izarra Centre auditorioan, Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa aurkeztuko dugu prentsaurrean. Proiektu honek Debabarrena eskualdeko GAZTE ROBOTIKA egitasmoaren parte da.

8 eta 16 urte bitarteko 100 bat gaztetxok eman dute izena txapelketan parte hartzeko. Egitasmoaren helburua haur eta gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa piztea da (STEM gaitasunak), modu praktiko eta dibertigarri batean.

Parte hartuko dute:

  • Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea.
  • Alex Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia.
  • Antton Tomasena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Zuzendaria.
  • Juan Ángel Balbás, Debegesako Zuzedari Nagusia.

 

Etortzekoa bazara, konfirmatu, mesedez: komunikazioa@debegesa.eus / 943 82 01 10