Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin dute gaur bisita negozio turismoarekin lotutako zerbitzu eskaintza gertutik ezagutze aldera

Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin dute gaur bisita negozio turismoarekin lotutako zerbitzu eskaintza gertutik ezagutze aldera

2017/05/30
  • Debabarrena
  • MICE
  • Turismoa
Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren-Basquetourren eta Debegesa garapen agentziaren ekimenez, gaur, hilak 30, hainbat agentzia eta touroperatzailek Debabarrenera egin dute bisita bertako MICE edo negozio turismo eskaintza gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin duten bisita SD Eibarrek Ipuruan dituen instalazioetan hasi da, Eibarren. Ondoren, Armagintzaren Museoa ezagutzeko aukera izan dute. Jarraian, Ermura abiatu dira eta han Izarra Centren elkartu dira eskualdeko tokiko eragileekin.

Bisita edo fam trip hau aukera ezin hobea da Euskadiko agentzia eta touroperatzaile nagusiek Debabarreneko tokiko eragileak ezagutzeko, hala nola, jatetxeak, ostatuak eta bestelako baliabide turistikoak, museoak edota Euskal Kostaldeko Geoparkea, ondoren eurek enpresei, negozio eragileei edota sustapen-bidaietan eskaini ditzaten negozio eta aisialdi eskaintza zabalaren barruan.

Eibarko eta Ermuko udaleko ordezkariak izan dira bertan, baita eskualdeko turismo eragileak eta Basquetourreko eta Debegesako ordezkariak ere.

Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin dute gaur bisita negozio turismoarekin lotutako zerbitzu eskaintza gertutik ezagutze aldera

Ipuruako estadiora bisita (Argazkia: SD Eibar)