Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Soraluzeko ikasleak Udalbatzarrean

Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Soraluzeko ikasleak Udalbatzarrean

2011/05/06
Denera 27 proposamen aurkeztu dituzte, gaika sailkatuta.

Soraluzeko Udalbatzak ez ohiko bilera egin du gaur. Udalbatzar aretoan egin den bilkuran, alkate eta zinegotziekin batera herriko Institutuko ikasleak izan dira protagonista.

Soraluzeko Institutuko ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan azken urteetan Udalbatzarretara eraman dituzten proposamenak aztertu dituzte ikasturtean zehar eta, honela, Udalaren aldetik erantzunik jaso gabeko eskaerak berriro aurkeztu dituzte gaurkoan.

Udalbatzarra goizeko 11:00etan hasi da. Gazteek hainbat proposamen aurkeztu dituzte, 27 hain zuzen. Proposamenak sailka banatu dituzte, hala nola, kontsumo iraunkorra, gazteen aisialdia, herria, mugikortasun iraunkorra, Deba ibaia, ur kontsumoa, energia eta hondakinak.

Eskualdeko garapen agentziak, Debegesak, urtez urte koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programaren garrantzia azpimarratu ostean, alkateak eskerrak eman dizkie gazteei egindako proposamenengatik.

 

Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Soraluzeko ikasleak Udalbatzarrean