Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko Eibarko Udalaren dirulaguntza deialdia

Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko Eibarko Udalaren dirulaguntza deialdia

2019/05/14
  • Diru-laguntzak

 

Deskribapena: Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea. Dirulaguntza ildo horren barruan, hiru laguntza hauek emango dira:

  • EKIN” deritzon dirulaguntza: enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea.
  • IRAUN” deritzon dirulaguntza: instalazioak lekuz aldatu edo handitu behar dituzten enpresei Eibarren barruan edo Eibarrera.  
  • OSTEKO” deritzon dirulaguntza: pertsona fisiko edo juridikoen enpresa-ondorengotza/erreleboa.

 

Hartzailea: Dirulaguntza ildo guztien onuradunak ezingo dira egon inolako zehapen administratibo edo penala betetzen, sexuagatiko diskriminazio arau-haustea egiteagatik, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta zehapena izateagatik ere.

Dirulaguntza hauek eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen dira: partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta diru irabazi asmo bariko fundazioak eta elkarteak. Ostera, dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresatzat kalifikatutzat dituen enpresek eta laneratze-enpresen erregistroan inskribatutakoek, baldin eta sortu berriak badira.

Dirulaguntza ildo bakoitzari dagokionez, hauek dira bete beharreko betekizunak:

 

EKIN Dirulaguntza

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek (ez dira inola ere onuradun izango enpresaburuak eta banako profesionalak eta Ondasun-erkidegoetako eta Sozietate zibiletako kideak, beti ere, dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lantokia Eibarren egotea, eta baita enpresaren egoitza sozial eta fiskala ere.
  • Proiektuak lanpostu berri bat sortzea ekarri behar du 12 hilabetetan zehar, lanaldi osokoa edo partzialekoa; lanpostu hori proiektuaren sustatzaileena ere izan daiteke.
  • Dagoeneko existitzen den enpresa baten barne-ekintzailetzaren kasuan, proiektuak gutxienez lanpostu zuzen baten sorrera ekarri behar du (lanaldi osoan edo partzialean) eta enplegu garbiaren sorrera eragin. Lanpostu hori gutxienez 12 hilabetean zehar mantendu beharko da.
  • Bideragarritasun  plan bat eginda eduki izana, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan  dagokion Erregimenean emandako altak Eibarko udalerrian egitea. 
  • Eskatzaileak ez dira matrikulatuta egongo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo horren antzekoan, diruz laguntzea eskatu duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2018ko abenduaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egingo da.

 

IRAUN Dirulaguntza

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluk aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek (ez dira inola ere onuradun izango enpresaburuak eta banako profesionalak eta Ondasun-erkidegoetako eta Sozietate zibiletako kideak, beti ere, dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresa-jarduerak Eibarren izan beharko du egoitza sozial eta fiskala eta lantokia ere bertan egongo da.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren jarduera-lizentziei eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.
  • Enpresaren instalazioak lekuz aldatzea edo handitzea Eibarko udalerriaren barruan, edo Eibarrera etortzea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen.

 

OSTEKO Dirulaguntza

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lan-jarduna Eibarren finkatuta egongo da. 
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa gertatu izana 2018ko abenduaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean.
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa pertsona fisiko edo juridikoek egin ahalko dute.
  • Bideragarritasun/Ondorengotza plan bat eginda eduki izana, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa. 
  • Lanpostu kopurua mantentzen dela egiaztatzea, jubilatzen diren pertsonena sartu gabe, salbu eta arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziokoetan justifikatutako kontrako txostena badago.
  • Pertsona fisiko edo juridiko horiek enpresaren kapital sozialean parte-hartze handiena lortu dutela egiaztatzea.
  • Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jarduera-lizentziei dagokienean, eta jarduerari eragiten dioten balizko beste batzuei dagokienean.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • EKIN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin pertsona juridikoentzat eta 3.000 eurokoa pertsona fisikoentzat eta ondasun-erkidegoentzat.
  • IRAUN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
  • OSTEKO dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

 

Enpresa industrialen kasuan (Zerga Jarduera Ekonomikoen lehenengo sailean, 2., 3., eta 4. ataletan egokitutakoak) 10.000 eurokoa izango da gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa.

 

  • Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 14tik urriaren 18ra (biak barne).
  • INFO+: EIBARKO UDALA
Enpresen ekintzailetza, erakarpena-handipena eta ondorengotza laguntzeko Eibarko Udalaren dirulaguntza deialdia