Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresa txiki eta ertainentzat laguntza neurrien gaineko jardunaldia

Enpresa txiki eta ertainentzat laguntza neurrien gaineko jardunaldia

2011/03/07
Jardunaldia datorren ostiralean, martxoak 11, burutuko da ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak, enpresa txiki eta ertainentzat jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, martxoak 11, “Ostiralak Debegesan” ekimenaren baitan.

“Enpresa txiki eta ertainentzat laguntza neurriak” izenburupean, Debabarreneko enpresei zer motatako laguntzak eska ditzaketen eta nola egin azaltzea du jardunaldiak helburu. Hiru esparru landuko dituzte, hala nola, esparru komertziala, ekonomia eta finantza esparrua eta lan esparrua.

Eremu komertzialari dagokionez, ‘Berankortasunaren aurkako Legea’ izango dute hizpide, eta enpresa txiki eta ertainentzat epe berriek ekarritako onurak aztertuko dituzte. Ekonomia eta finantza esparruaren baitan, berfinantziazioaren gaia jorratuko dute. Eta, amaitzeko, lan eremuari dagokionez, Lan Erregulazio Espedienteetan (ERE) Gobernuak eskainitako laguntza ezberdinak aztertuko dituzte.

Jardunaldia Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik aurrera. Bi orduko iraupena izango du eta parte hartzea doakoa da.

Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadi 2007-2013 Programa Operatiboaren bitartez.

Jardunaldietan parte hartzeko interesa dutenek, izena emateko aukera dago honako webgunean: www.viernesdebegesa.com, edo bestela, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.