‘Emprende 2011’ foroa hartuko du BECek datorren irailaren 14an

2011-08-31 Iruzkinik ez

 

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, SPRIk antolaturiko EMPRENDE 2011
ekimenaren zabalkundean lagundu asmoz, gonbitea luzatzen die eskualdeko
ekintzaileei hitzordu honetara gerturatu daitezen.

 

SPRI
erakundeak enpresa, autonomo eta ekintzaileei zuzenduta antolatu du ekimen hau,
proiektu berriak aurrera eramateko orientazio, baliabide eta, besteak beste,
finantzazio bila dabiltzanei, alegia.

 

Hain
zuzen, topagune honek proiektuak abian jartzeko eta garatzeko aukera eta
baliabide egokiak ematea du helburu. Bertan ekintzaileek euren negozioak
balioan jartzeko eremuak topatuko dituzte.

 

 EMPRENDE 2011 foroa
datorren irailaren 14an burutuko da Barakaldoko BEC-en. Informazio gehiago eta
izen-ematea www.emprende2011.net
webgunean.