Elikaduraren industriako Gipuzkoako enpresentzako jardunaldia

2016-11-23 Iruzkinik ez

Gipuzkoarentzat nekazaritza eta elikaduraren industria sektore estrategikoa dela ikusita, Gipuzkoako eskualdeetako garapen agentziek 2016an Elikaduraren Industriako Poloa izeneko ekimena jarri dugu martxan, sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Ekimenaren helburua da, batetik, elikaduraren industriako enpresa eta eragileen jarduna eta estrategiak ezagutzea eta partekatzea eta, bestetik, gune bat sortzea, elkarrekin sektore horren lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko.

Hori dela eta, ekimena bideratzen ari garen garapen agentziok (Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri eta Urola Kostako Udal Elkartea eta Debegesa) antolatu dugun jardunaldira gonbidatzen zaitugu, ekimena eta lortu diren emaitzak ezagutu eta elikaduraren sektoreko enpresek (Gipuzkoako eskualde ezberdinetakoek) elkar ezagutzeko.

Orain arte egin dugun lanak (horren berri jardunaldian xehetasunez emango dugu) bi fase edo urrats nagusi izan ditu:

  • 1. urratsa: eskualde bakoitzeko elikaduraren industriako balio katea identifikatu eta balio kate horretako enpresen behar eta eskaerak zehaztu.
  • 2. urratsa: Balioa eransteko proposamena, kudeatzeko eredua eta zerbitzuaren definizioa.


Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea, eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.

 

Informazio gehiago ELIKADURA-POLOARI buruz

Jardunaldia doakoa da. Aurrez izena ematea beharrezkoa daKonfirmatzea beharrekoa da.

 

Argibide gehiagorako jarri harremanetan:

DEBEGESA: 943 820 110 | pymes@debegesa.eus

 

Polo Dipu

 

polo logo agentziak