Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Udalak enpresa berrien sorrera sustatuko du “Elgoibar Ekinean!” laguntza-programaren bidez

Elgoibarko Udalak enpresa berrien sorrera sustatuko du “Elgoibar Ekinean!” laguntza-programaren bidez

2017/11/07
  • Elgoibar
  • Ekintzailetza
  • Laguntzak
Laguntza-programa honen helburua da Elgoibarren enpresa berrien sorrera sustatzea eta babes ekonomikoa eskaintzea. Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan, azaroaren 30era arte.

Elgoibarko Udalak, aurten ere, “Elgoibar Ekinean!” izeneko funtsa jarri du abian, herrian enpresa berriak sortzen laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko helburuarekin. 

Laguntza-programa honen onuradunek, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Edozein jarduera ekonomikoren baitan, enpresa gisa eratzen diren pertsona juridikoak izango dira. 
  • Bideragarritasun plana eginda izan beharko dute Debegesarekin elkarlanean edota udal teknikariek Debegesarekin elkarlanean, plana ontzat ematea. 
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta Gizarte Segurantzari dagokion erregimenean eman beharreko alta Elgoibarko udalerrian ematea.
  • Lantokia Elgoibarko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoitza sozial eta fiskala ere. 
  • Jarduera 2017ko urtarrilaren 1a eta 2017ko azaroaren 30a bitartean hasi beharko du.

Jarduera ekonomikoak gutxienez, 18 hilabeteetan iraun beharko du.

Diru-laguntzaren zenbatekoa
Gehienez, negozioa martxan jartzeko gastuen %75 emango da, proiektu bakoitzeko gehinez ere 5.000€, industria izaerakoa bada, eta gehienez 2.500€ arte industria ez den beste sektore batekoa bada.

Enpresa proiektu berriak martxan jartzeko eta funtzionatzeko egin beharreko inbertsioei lotutatko gastuak ordainduko dira laguntzarekin, eta horretarako, gastua burutu dela egiaztatu beharko da dokumentu bidez.

Eskariak aurkezteko epea azaroaren 8an hasiko da eta 2017ko azaroaren 30ean bukatuko da. Eskariak herritarrentzako Arreta bulegoan (Santa Ana, 2) aurkeztu behar dira.

Elgoibarko Udalak enpresa berrien sorrera sustatuko du “Elgoibar Ekinean!” laguntza-programaren bidez