Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu enpresa arloko ekimenak bultzatu eta udalerrian enpresak sortzeko

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu enpresa arloko ekimenak bultzatu eta udalerrian enpresak sortzeko

2019/04/05
  • Elgoibar
  • Diru-laguntzak
Elgoibarko Udalak, guztira, 30.000 euro bideratuko ditu laguntza-programa martxan jartzeko. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 29ra arte, Herritarren Arreta Bulegoan.

Elgoibarko Udalak funts bat jarri du abian herriko enpresei laguntza ekonomikoa emateko eta udalerrian enpresa berrien sorrera, sendotzea, barne-ekintzailetza eta jarraikortasuna sustatzeko.

Funts horren kontura, Elgoibarko Udalak laguntzak emango dizkie abian dauden enpresei edo enpresa berriei, baldin eta udalerrian kokatutako enpresa proiekturen bat badute.

Udalak “Elgoibar Ekinean-Autoenplegua” laguntza-programarako 30.000 bideratuko ditu, alde batetik, enpresa arloko ekimenak bultzatu eta Elgoibarko udalerrian enpresak sortzeko, eta bestetik, Elgoibarko Herrigune Historikoan hutsik dauden lokalak erabili edota jardueraren belaunaldi aldaketa sustatzeko.

 

3 diru-laguntza mota

  • Diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa ekimen berriei laguntzea.
  • Diru-laguntza: Elgoibarren bertan, instalazioak lekualdatzen edo handitzen dituzten enpresei laguntzea.
  • Diru-laguntza: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzea.

Diru-laguntza hauek bateraezinak dira elkarren artean. Hau da, diru-laguntza lerro bat baino ezin izango da eskatu.

 

Baldintzak

Laguntza hauen onuradunak izango dira edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Langabezian dauden pertsonak: pertsona fisikoak langabezian egon beharko dira. Sustatzaileak pertsona bat baino gehiago baldin badira, horietako bat, gutxienez, langabezian egon beharko da.
  • Enpresak: proiektu berria enpresaren batek sustatzen baldin badu, proiektuak, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortzea aurreikusi beharko du, hain zuen, enplegu garbia sortuko duena.
  • Lanean diharduten pertsonak: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzen dioten diru-laguntzaren kasuan, eskatzailea ez da nahitaez langabezian egon behar.

 

Epea

Diru-laguntzetarako eskariak Elgoibarko Udalari zuzendu behar zaizkio, Santa Ana kaleko 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztuz. Eskariak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, 2019ko azaroaren 29ra arte.

Elgoibarko Udalak, behin eskariak aurkezteko epea bukatzean, baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu DEBEGESArekin elkarlanean, eta interesdun pertsona edo enpresari idatzi bat bidaliko dio 10 laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu enpresa arloko ekimenak bultzatu eta udalerrian enpresak sortzeko