Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elektronika eta energia berriztagarrien arloari buruzko informazio ekitaldia batxilegorko ikaslei zuzenduta

Elektronika eta energia berriztagarrien arloari buruzko informazio ekitaldia batxilegorko ikaslei zuzenduta

2011/01/18
Jardunaldia datorren urtarrilaren 26an burutuko da Eibarko Ingeniaritza Eskolan. Elektronika eta energia berriztagarrien mundua gertutik ezagutaraztea eta sektoreak eskaintzen dituen lan irtenbide anitzak ikasleei erakustea du helburu.

 

Datorren urtarrilaren 26an Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak eta Armeria Eskolak, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearekin batera, Elektronika eta Energia Berriztagarrien arloari buruzko informazio ekitaldia burutuko dute.

Jardunaldia Zientzia eta Teknologia Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta eta 2011/2012 ikasturtean abian jarriko den heziketa eskaintza berritzailea azaltzea izango du helburu, hala nola, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua. Era berean, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduari buruzko informazioa eskainiko zaie, baita Lanbide Heziketak eskaintzen dituen pareko ikasketei buruzkoa ere.

Ekitaldian zehar, bi sektoreetan diharduten entzute eta eskarmentu handiko profesionalen eskutik, ikasleek elektronika eta energia berriztagarrien mundua gertutik ikus ahal izango dute, baita ikasketa hauek eskaintzen dizkien irteera profesional anitzak ezagutu ere, egun merkatuan mota honetako profesionalen eskaera handia baitago.

Horrez gainera, ikasleek eskola bien heziketa-eskaintza osoaren berri jasoko dute, bai Ingeniaritza Gradukoa, bai Lanbide Heziketakoa.

Jardunaldia goizeko 09:30etatik aurrera egingo da Eibarko Ingeniaritza Eskolako egoitzan.

Hona hemen prestatu den egitarau zabala:

  • 09:30-09:40 – Jardunaldiaren aurkezpena.

 

  • 09:40-09:50 – Angel Franco, Eibarko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduaren Unibertsitate Heziketa.

 

  • 09:50-10:00 – Jose Luis Novoa, Eibarko Armeria Eskolako Zuzendaria. “Lanbide Heziketa Energia Berriztagarrien eta Elektronikaren arloetan”.

 

  • 10:00-10:20 - Tomas Iriondo, GAIAko Zuzendaria (Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologietako Industrien Elkartea).

 

  • 10:20-10:40 - Cristobal Villasante, TEKNIKEReko Energia Berriztagarrien Unitateko Arduraduna. “Goraka ari diren Energia Berriztagarriak”

 

  • 10:40-11:00 - Jesus Mª Iriondo, Microelectrónica Maser-eko Zuzendari Orokorra. “Elektronika, aukerak eta estrategia”

 

  • 11:00-12:00 – Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolara bisita.