Ekintzailearen Egunaren baitan, autoenplegua sustatuko du Debegesak

2012-05-11 Iruzkinik ez

Debabarreneko gaitasun ekintzailea nabarmendu nahian eta ekintzaileen arteko esperientzia eta ezagutza-trukaketa ahalbidetu asmoz, aurten ere Debegesa garapen agentziak Ekintzailearen Eguna ospatuko du maiatzean hainbat jarduerarekin.

 

Besteak beste, autoenplegu tailerrak egingo dira eskualdeko 7 herritan maiatzaren 21etik 25era bitartean, Herriz Herri izenburupean. Parte hartzea doakoa da.

 

Enpresa edo negozio propioa jarri nahi duten herritarrei zuzenduta daude tailer hauek, eta enpresa proiektu berriak sustatzeko Debegesaren aholkularitza zerbitzua ezagutzera emateaz gainera, enpresa sortzeko bidean eman beharreko urratsak zeintzuk diren, zer diru-laguntza eska daitezkeen edota diru-laguntzok lortzeko zer egin behar den azalduko zaie parte-hartzaileei, besteak beste.

 

Tailerrak noiz eta non egingo diren:

Herria

Tokia

Data

Ordua

Mallabia

KZ gunea

maiatzak 21

12:00 – 13:00

Soraluze

KZ gunea

maiatzak 21

16:00 – 17:00

Eibar

KZ gunea

maiatzak 23

11:00 – 12:00

Mendaro

KZ gunea

maiatzak 24

16:00 – 17:00

Deba

KZ gunea

maiatzak 24

10:00 – 11:00

Elgoibar

KZ gunea

maiatzak 25

11:00 – 12:00

Mutriku

KZ gunea

maiatzak 25

16:00 – 17:00

 

Tailer hauetakoren batean parte hartzeko interesa dutenek ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzi behar dute edo 943 82 01 10 (Vanesa Hortas) telefono zenbakira deitu.

 

Ekintzailearen Eguna, maiatzaren 30ean

Ekintzailearen Eguna ospatzeko ekimen nagusia maiatzaren 30ean egingo da. Ohi bezala, Debegesaren egoitzan izango da, 18:00etatik aurrera. Ekitaldiaren helburua da Debabarreneko ekintzaileen lana azpimarratzea eta ezagutzak eta esperientziak elkar partekatzeko topagunea izatea.

 

Lehenbizi, Enpresen Azoka bat egingo da, eskualdean berriki sortu diren enpresek euren zerbitzuak edota produktuak ezagutzera eman ditzaten.

 

Amaitzeko, Debabarrena Ekinean! eta Bai Industriari! errekonozimenduak banatuko dira. Debabarrena Ekinean! sariek 2011. urtean nabarmendu diren eskualdeko ekintzaile eta enpresa proiektuak sarituko dituzte, honako atal hauetan: Plus Ekimena, Iraunkortasuna eta Talde-lana. Bai Industriari! errekonozimenduak, berriz, industria arloan nabarmendu den eskualdeko enpresa sarituko du.

 

Egun honetarako antolatu diren ekimenetan parte hartu nahi dutenek, aurrez adierazi behar dute debabarrenaemprende@gmail.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz (Vanesa Hortas).

 

www.debegesa.com webgunean informazioa eskura dezake edonork.