Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarren lantokia izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eibarko Udalak

Eibarren lantokia izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eibarko Udalak

2019/05/14
  • Eibar
  • Diru-laguntzak
Dirulaguntza hauek arazoaren 11ko 182/2008 Dekretuak zehazten dituen laneratze-enpresei zuzenduta daude. Eskaerak elektronikoki tramitatu beharko dira. Zehaztasun guztiak Eibarko Udaleko web orrian daude eskuragai.

Deskribapena: Lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak zehazten dituzten laneratze-enpresek jasoko dituzte. Dekretu horrek laneratze-enpresen kalifikazioa arautu, horietara sartzeko prozedura eta enpresen erregistroa ezartzen ditu. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Laneratze-enpresa 2019an sortu izatea.
  • Lantokiren bat izatea Eibarren.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan  dagokion Erregimenean emandako altak Eibarko udalerrian egitea. 
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egingo da.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoadiruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, gehienez ere 10.000€.

 

  • Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 13tik urriaren 18ra (biak barne).
  • INFO+: Eibarko Udala
Eibarren lantokia izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eibarko Udalak