Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak

Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak

2018/09/14

 

Eibarko Udalak Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea 2018ko urriaren 4ra arte (barne) egongo da zabalik.

Kontratatuko den personak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, kontratua sinatzen duen egunean. Desgaitasuna duten langileen kasuan, ez da egongo adin-mugarik. Gainera, lanik ez izatea eta LANBIDE -SVEn inskribatuta egotea beharrezko izango da. Azken baldintza enpresa kontrola duten pertsonekin, zuzendaritza-karguak dituztenekin edo sozietatearen juridiko duten enpresetako administrazio-organoetako kideekin ahaidetasun erlaziorik ez edukitzea da.

Gehieneko zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da formaziorako eta ikaskuntzarako kontratu bakoitzeko. Nolanahi ere, emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezingo da izan inolaz ere diruz lagun daitekeen kontratuaren kostu osoaren % 100 baino altuagoa. Horretarako, gehieneko zenbateko horretatik kendu egingo dira xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk.

  • Informazio gehiago HEMEN.
Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak