Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak

2018-11-09 Iruzkinik ez

Eibaro Udalak Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratazeko diru-langutzen eskaera egiteko epea zabaldu du. Diru-languntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko edo juridikoek, sozietate zibilek eta Eibarren lanlekua duten elkarteek jaso ahal izango dituzte languntza hauek.

Eskaerak Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) aurkeztuko dira 2018ko azaroaren 7tik 2019ko urtarrilaren 7ra bitarte (biak barne). Aurkeztu behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Eibarren kokatutako enpresek langabeak kontratatzeko diru-langutzen eskera-orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANaren fotokopia, edo beste agiri baliokide batena.
    • Pertsona juridikoak: eskrituraren edo entitatea eratzea jasotzen duen agiri baten fotokopia, eta estatutuen fotokopia (estatutuek behar bezala inskribatuta egon behar dute Merkataritza Erregistroan, edo dagokion Erregistroan).
    • Sozietate zibilek: sozietate zibila eratzearen dokumentuaren fotokopia.
  • Legezko ordezkari batez aurkeztuz gero, ordezkariaren NANaren edo baliokidea den agiri baten fotokopia, eta ordezkaritza frogatzen duen agiri bat. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoz egin daiteke egiaztapena.
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen dokumentua; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. 
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituzuela egiaztatzen duen ziurtagiriak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta eskumena duen Ogasunak eginak.
  • Kontratazioa egin aurreko azken 3 hilabeteei dagokien “Alta hartutako langileen batez besteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzak egina. 

Informazio gehiago, HEMEN.