Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarrek bat egingo du Zientzia Astearekin

Eibarrek bat egingo du Zientzia Astearekin

2018/10/30
  • Zientzia
Eibarrek lehen aldiz hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eibako Udalak antolatu duten zabalkunde zientifikoko ekitaldirik handiena; azaroaren 7tik 11ra izango da.

EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 18. edizioa Eibarrera ere etorriko da aurten; orain arte Bilbo, Barakaldo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz izan dira ekitaldi garrantzitsu honen egoitza.

Zientziaren Asteak publiko orokorrari zuzendutako jarduera ludiko eta pedagogikoak biltzen dituen egitaraua dauka, eta helburua da euskal gizartea eta bereziki gazteak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea. Zientzia Astea Portaleako Kultur Etxean egingo da azaroaren 7tik 10era, eta Coliseo Antzokian azaroaren 11an. Jarduera guztiak doakoak dira. 

Azpimarratzekoa da "Jakin eta Erein" zikloa, Eibarko Udalak antolatua eta Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztua:


  • Asteazkena, 7 (19:30): Recetas astronómicas: así se cocinan las estrellas
      • Izarri jatorriari (sukaldaritza) buruzko hitzaldia.
      • Hizlaria: Mireya Etxaluze, astrofisikoa, ikertzailea Oxforden.
      • Non: Portaleako ekitaldi aretoan.
  • Ostirala, 9 (19:00): Caos en la fertilidad del siglo XXI
      • Gizarte aurreratuen ugalkortasunean dagoen erronka garrantzitsua aztertuko da.
      • Hizlaria: Miren Mandiola, laguntza bidezko ugalketako doktorea, Quirón-Donostia Ospitalean.
      • Non: Portaleako ekitaldi aretoan.
  • Sábado, 10 (19:00): Cambio climático, el gran desafío de nuestro tiempo
      • Klima aldaketaz jandungo du, gizakiak aurrez aurre duen erronka garrantzitsuenaz.
      • Hizlaria: Antxon Olabe, Ingurumeneko ekonomialaria, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa.
      • Non: Portaleako ekitaldi aretoan.
  • Igandea, 11, 12:00etan, Coliseo Antzokian, itxiera ekitaldia:
      • 12:00 Ongi etorria, Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza alorko Alberto Albistegui zinegotziaren eskutik.
      • 12:10 Zientziartea. Asier Laspiur, EHUko irakaslea eta artista. Hitzaldia euskaraz, zientziaren eta artearen fusioaz; gure zibilizazioaren jatorrietara joko du, antzinako Greziara.
      • 12:50 Javier Gorosabel astrofisikari eibartarrari omenaldia egiteko ekitaldia
          • Unibertsotik Eibarrera, zeruko izarretatik etxekora. Itziar Garate-Lopezen hitzaldia (EHU).
          • Javier Gorosabel astrofisikako ProAm Lankidetzarako sariaren aurkezpena, Santiago Perez-Hoyosen eskutik (EHU).
          • Ricardo Hueso sarituaren hitzaldi laburra.
          • Familiari sariaren erreprodukzioa entregatzea.
      • 13:30 Elkarrizketa Patxi Alonso kazetariari, Alberto Albisteguiren eta Enrique Zuazuaren eskutik.
      • 14:00 Itxiera

Informazio gehiago, HEMEN
Eibarrek bat egingo du Zientzia Astearekin