Eibarko Udalak ‘Eibar Ekinean’ prestakuntza-programa berria abiatu du, autoenplegua bultzatzeko

2017-11-13 Iruzkinik ez

Eibarko Udalak Eibar Ekinean ekimena jarri du martxan langabezian dauden herritarrei trebakuntza eskaintzeko, negozio baterako ideia bat izan eta hura garatzeko gogoa duten guztiei zuzendua. Prestakuntza-programa hau enpresa bat abian jartzeko asmoa edo nahia duten langabeei laguntza eskaintzeko asmoz sortu da.

Parte hartzeko baldintzak hauexek dira: Eibarren erroldatua eta langabezian egotea, eta ahoz eta idatziz maila egokia izatea. Plazen %60 etorkinentzat izango da. 

Ekimen hau Debegesaren laguntzarekin egingo da; erakunde hau Debabarrena garatzeko Agentzia, aditua da ekintzaileei laguntzen eta negozio berrien bideragarritasun-azterketa egiten. Izan ere, azken 5 urteotan, 89 enpresa berri eratzen lagundu dute eta 124 enplegu finko sortu dira.

Landuko diren gai batzuk dira: Sormena. Nola sortu negozio-ideiak; Canvas Eredua. Negozio-ereduaren azterketa; Marketing Plana; Plan finantzarioa; enpresak sortzearen forma juridikoak eta lege-alderdiak; Bideragarritasun Plana; laguntzak eta diru-laguntzak (Eibarko Udala, Lanbide eta beste batzuk).

Eskaerak Pegoran aurkeztu behar dira azaroaren 7tik 17ra bitarte. Hautaketa-prozesua azaroaren 20an eta 21ean egingo da. Aurreikusitako epea 3 hilabetekoa izango da.