Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarko Udalak Debegesaren laguntzarekin martxan jarriko ditu 45 urtetik gorakoentzako eta ahulezia-egoeran dauden emakumeei zuzendutako programak

Eibarko Udalak Debegesaren laguntzarekin martxan jarriko ditu 45 urtetik gorakoentzako eta ahulezia-egoeran dauden emakumeei zuzendutako programak

2019/12/10
Formazio-programak dira, eta 30 eibartar langabek jaso ahal izango dituzte Ikastaroak Debegesak emango ditu eta udal-inbertsioa 30.000 eurokoa izango da

Eibarko Udalak, abenduaren 9tik aurrera, langabeei zuzendutako bi formazio-programa jarriko ditu martxan berriz ere, eibartarren artean harrera oso ona izan dutenak; bata 45 urtetik gorakoentzat da, eta bestea, "Emakumeak", ahulezia-egoeran dauden emakumeei zuzendutakoa. Ekimenekin, bi kolektibo horiek dituzten premiei erantzuna eman nahi zaie, arrisku handia dutelako iraupen luzeko langabetu bihurtzeko.

Proiektu honen enpresa adjudikazioduna Debegesa izan da eta programa bakoitzean 15 lagunek parte hartuko dute. Prestakuntza-plan hau Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako udal sailak hasitako eta garatutako beste plan batzuei gehitu behar zaie, eta inbertsioa 30.000 eurokoa izango da.

Parte hartzeko Eibarren erroldatuta egon behar da eta Lanbiden langabetu gisa inskribatuta egon.  

45 urtetik gorakoentzako Planari dagokionez, gutxienez bost urteko lan-esperientzia izan beharko dute. Programa honetarako izena emateko epea abenduaren 9tik 20ra izango da, biak barne, eta aurreikusita dago ikastaroa urtarrilaren 7an hastea Debegesan. 

‘Emakumeak’ programarako, ikasleak Orientazio Zerbitzuen, Gizarte Zerbitzuen, Berdintasun Sailaren eta Debegesaren bidez hautatuko dira, eta sail horietako langileak izango dira programan parte har dezaketen emakumeekin harremanetan jarriko direnak. Emakumeak luzaroko langabetuak izan daitezke, atzerritarrak, bere kargu mendekotasuna duten emakumeak edo udal Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileak.

Emakume langabeen kolektiboa Eibarren langabezian dauden pertsonen % 57,7 da, eta lan-merkatuan sartzeko eta irauteko zailtasun handienak dituen multzoa da. Hori dela eta, Udalak pertsona horientzako programa espezifiko hau abiaraztea erabaki du, eta abenduan jarriko da martxan.

Ikastaro bakoitzaren eduki espezifikoaz gain, programa biek honako gaiak landuko dituzte: trebetasun pertsonalak garatzea (komunikazioa, enpatia, erantzukizuna, elkartasuna), trebetasun profesionalak garatzea (talde-lana, arazoak konpontzea), lana bilatzeko orientazioa, eta banakako saioak eta laguntza-saioak gizarteratze sozio-laboraleko prozesuan.  

Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi sozialistaren iritziz, “Kontuan izanik Eibarko langabeziaren ezaugarriak eta kontziente izanik herriko langabezia-datuak hobetzeko premiaz, Eibarko Udalean helburu hori lortzeko programak sustatzen ari gara, lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien duten kolektiboen artean; eta, zorionez, partehartzaile askok lortzen dute”.