Eibarko Armeria Eskolak 2011 ENPRESA JARDUNALDIA antolatu du

2011-02-23 Iruzkinik ez

Datorren urtean, 2012an, Armeria Eskolak ehun urte beteko ditu. Hori dela eta, 2011 Enpresa Jardunaldia saioa
antolatu da. Jardunaldiak helburu bikoitza du: alde batetik, mendeurrenaren
helburuak eta programa jendartean aurkeztea eta, bestetik, Imanol Arias, Juan Luis Arregui, Natividad
Garcia, Mikel Urizarbarrena…. eta beste hainbat profesionalekin batera,
guztion arteko topagune bat edukitzea. Armeria Eskolan hazi eta hezitako
pertsona hauen ibilbide eta eskarmentu profesionalak, inolako zalantzarik gabe,
oso aberatsak dira. Era berean, bertan izango dira Eibarko Alkate Miguel de los Toyos Jauna eta Markel Olano Jauna, Gipuzkoako Ahaldun
Nagusia.

Debegesak Armeria Eskolaren urteurrenean parte hartzen
du. Honela, Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendar Orokorra ekitaldian izango
da.