Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibar Business, Ekintzailetzaren eta Enpresa Garapenaren Astea

Eibar Business, Ekintzailetzaren eta Enpresa Garapenaren Astea

2018/11/09
  • Enpresa
  • Eibar
  • Market
  • Business
Egitasmoa Eibarko Udalak antolatu du, Ekingune, IK4-Tekniker eta Debegesarekin lankidetzan, eta 13, 14, 15 y 16an egingo da

Azaroaren 13, 14, 15 eta 16an II Eibar Business ekimena egingo da, entitate, instituzio, inbertitzaile, ekintzaile, enpresa eta garapen ekonomikoan zein ekintzailetzan aditu diren profesionalen arteko topaketa.

Egitasmoa Eibarko Udalak antolatu du, IK4-Tekniker, Ekingune eta Debegesarekin lankidetzan. Egitasmo honen helburua Eibar eta Debabarrena ekosistema ekintzaile baten eraikuntzam eta talentu erakarpenean erreferente bilakatu nahi dute. Hala nola, eragile publiko, pribatu edota instituzio eta berrikuntzarekin, garapen industrialarekin, egitura ekonomikoaren sorkuntzarekin zein etorkizunari aurre egiteko aliantzen garapenarekin konpromiso jakin bat duten pertsonen arteko sareen sorkuntzan erreferente bihurtu nahi dute Eibarko udalerria.

Horretarako, Eibar bi ekimen nagusiren egoitza bilatukada da. Alde batetik, Eibar Start Up Day izeneko start up-en nazioarteko foroa, sinergien sorkuntza eta egitura ekintzaileen arteko sareen ezagupen eta loturetara bideratuko dena. Bestetik, Eibar Business Marketen bigarren edizioa ospatuko da. Ekitaldi honen lehenengo edizioak izandako arrakastari erreparatuta, bigarren honi aurre egin nahian dator. Honela, inbertsiogile, business angel (negozio aingeruak) sare eta nazioarteko zein nazio barruko venture capitalen (arrisku kapitalak) eta ekintzaile, start up, spin off eta haien proiektuak aurrera eraman nahi dituzten enpresen arteko lotura eta elkartasun puntu gisa planteatzen da ekimen hau. 

Informazio gehiago, HEMEN. 

PROGRAMA

Eibar Business, Ekintzailetzaren eta Enpresa Garapenaren Astea