Debegesaren webgunea debegesa.eus izango da aurrerantzean

2014-12-03 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziaren webguneak helbide berria du; debegesa.com izatetik debegesa.eus izatera pasa da. Helbide zaharra idatziz gero, erabiltzaileak zuzenean bideratuko ditu helbide berrira.

Eposta helbideei dagokienez, Debegesako lankideen eposta helbideak ez dira oraingoz aldatu eta “@debegesa.com” izaten jarraituko dute.

Domeinu aldaketa egin duen webguneetako bat da Debegesarena, beste 1000 webgunerekin batera. Horiei guztiei ongietorria emango die gaur, Euskararen Egunean, Puntueus Fundazioak.