Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debegesaren 2008ko memoria argitaratu berri da

Debegesaren 2008ko memoria argitaratu berri da

2009/08/04

Debegesa eskualde bat garatzen izenburupean argitaratu berri du Debegesako 2008. urteko memoria. Web orrialde honetan aurkitu dezakezue joan den urtean zehar burutu genituen ekintza garrantzitsuenak eta aurrera eraman genituen ekimen interesgarrienak.

2008 memoria honen bitartez Debegesak eskualdearen garapenean lan egiten duela erakutsi nahi izan du. Hitzak ez direla nahikoa konpromisoa adierazteko, ekintzak baino. Debegesan urte asko daramatzagu proiektu eta berrikuntza desberdinak egiten, Debabarrenako eskualdeko herritarrak bizi kalitate hobea izan dezaten. Memoria honetan 2008. urtean zehar egin duguna islatzen saiatu gara, ekintza guzti hauen atzean lan talde profesional bat egon ezean, ezinezkoa izango litzatekeena. Ezarritako erronkek Debabarrena eskualde hobea bilakatzea dute helburu. Guzti hau posible egiten dute eskualdearen alde lanean ari diren lan-talde, enpresa, elkarte eta instituzioek.Guzti hori islatzeko ahaleginetan, memoria guztian “egin” hitza erabiltzen duten filosofo eta pertsonaia desberdinen esaldi eta esaerak erabili dira. 

Horrez gain, Mutrikuko Birgaitze Zerbitzuko 2008ko memoria web gune honetan kontsulta dezakezue.

Memoria orokorraren euskarazko bertsioa ere laster izango duzue eskuragai Debegesako web orrialdean.