DEBEGESAk Jesus Bilbao, Gure Balioak Saria 2012, zoriondu nahi du Joxe Mari Korta sariarengatik

2016-10-20 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak Jesus Bilbao zoriondu egin nahi du, gainerako saridunekin batera (Matilde Elexpuru, Maria Luisa Galardi eta Jesus Martinez Bujanda), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak banatzen dituen 2016ko Joxe Mari Korta Sarietako bat eskuratzeagatik.

Jesus Bilbao elgoibartarrak 2012an jaso zuen Gure Balioak Saria enpresa alorrean egindako lan handia eta ekarpena goraipatuz. 2010ean eratu zenetik, urtero banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria Debabarrenean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona publikoki aitortzeko helburuarekin.

2016ko Joxe Mari Korta Sariak datorren azaroaren 22an banatuko dira Lehendakaritzan.