Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Debabarreneko energia estrategia bultzatzeko

DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Debabarreneko energia estrategia bultzatzeko

2018/05/28
  • Energia
Hitzarmenaren bitartez, eskualdeetan energia planak sustatuko dira; ondorioz, eskualde bakoitzak 50.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du.

Ingurumeneko Departamentuak 300.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako pobrezia energetikoari aurre egiteko eta eskualdeetan eredu energetiko jasangarriagoa sustatzeko. Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok lankidetza hitzarmena sinatu du  Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Goierri eta Urola Garaia eskualdeekin, beraien garapen agentzien bitartez (Debegesa, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Iraurgi Lantzen, Goieki eta Uggasa), eskualde horietan energia planak sustatzeko; ondorioz, eskualde bakoitzak 50.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du. Aurten, Goierriko eskualdea elkartu da ekimen horretara, Gioeki Goierriko Garapen Agentziaren bitartez. Ingurumen Departamentuaren helburua da legealdiaren bukaeran Gipuzkoako eskualde bakoitzak bere energia plana edukitzea, lurraldearen jasangarritasun energetikorantz aurrera egiteko.Beraz, Ingurumeneko Departamentuak 300.000 euro bideratzen ditu eredu energetiko jasangarri bateranzko aldaketa sustatzeko Gipuzkoako eskualdeetan, GK 2050 klima aldaketari aurre egiteko estrategiaren lerrokatua.

Hitzarmen hauen helburua estrategia bateratu bat sustatzea da, Gipuzkoako gizartean pobrezia energetikoa gutxitzeko eta prebenitzeko, mendekotasun energetikoa murrizteko, eta gero eta CO2 isurpen gutxiago sortzeko Ingurumeneko diputatuak azaldu duenez, Ingurumeneko Departamentuak garbi izan du beti oraingo sistema energetikoa osatzen duten elementuak aldatzeko eta karbono-urriko energia eredura trantsizioa bultzatzeko, tokiko edo eskualdeko ekintza plano batera jaitsi behar dela, lan eginez kontsumo puntuetatik eta autokontsumorako iturri berriztagarriak kokatzen diren lekuetatik gertu, eta pertsonengandik gertu dauden entitate eta erakundeen bidez. Honen inguruan Asensiok gogora ekarri du eredu jasangarriago bat gizatiarragoa dela ere pertsonen beharrak kontuan hartzen dituelako eta pobrezia energetikoari aurre egiten laguntzen duelako.

Ingurumeneko Departamentuak, beraz, Klima aldaketari aurre egiteko ‘Gipuzkoa Klima 2050’ Estrategia jarri du abian, eta partaidetza prozesuan dago gaur egun. Hain zuzen ere, helburuetako bat da karbono gutxiko energia eredu baten aldeko apustua egitea, hornidura bermearen, lehiakortasun ekonomikoaren eta ingurumen jasangarritasunaren printzipioetan oinarrituta, betiere arreta berezia jarrita autosufizientziari eta gobernantza energetikoari. Gai horri dagokionez, Asensiok hau adierazi du: «plan horien bitartez energia planifikatu eta kudeatu ahal izango da eskualde esparruan, eta eskualdeetako eredu energetikoaren aldaketa sustatu, Gipuzkoan Klima Aldaketari Aurre Egiteko Estrategian jasotzen denaren arabera».

Une honetan, Ingurumeneko Departamentuak eskualdeko energia planak idazteko diru-laguntzak eta laguntza teknikoak eman ditu. Lan horren ondorioz, une honetan, 66 udalerri eta 277.888 biztanle (herritarren % 39) biltzen dituzten Gipuzkoako sei eskualdek energia arloko ekintza planak eginda dituzte dagoeneko. Horretarako, garapen ekonomikoko eskualde agentziek (sustatzaileak eta koordinatzaileak direnak), udalen, landa garapeneko agentzien eta, zenbait kasutan, herritarren elkarteen laguntza izan dute. Aurten, Goierriko eskualdea elkartu da akordio honetara, bere Gioeki garapen agentziaren bitartez.

Garapen agentziek gauzatutako ekintzak hiru jarduketa esparru hauetan oinarritzen dira: bat, sentsibilizazioa, prestakuntza eta komunikazioa herritarrentzat, oro har, eta beste kolektibo batzuentzat, bereziki (etxeak, enpresak eta dendak); bi, pobrezia energetikoa: diagnostikoa eta neurri zuzentzaile txikiak; eta, hiru, eraginkortasun energetikoa eta energia berritzaileak sustatzea sektore publikoan (udal bulegoetan eta argiteria publikoa), lehen mailako sektorean (nekazaritza ustialekuak), hirugarren mailako sektorean (dendak eta establezimendu turistikoak), eta industria txikietan.

2018. urtean, hitzarmen horiek sinatu ondoren, hainbat azterlan eta plan sustatuko dira, bai energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko, bai eskualdeetan energiaren aurrezpena eta efizientzia energetikoa sustatzeko, eta baita ere sentsibilizazio jarduerak diseinatu eta gauzatzeko.Departamentu honek Gipuzkoako eskualdeetako energia eredua aldatzera bideratuko duen zenbatekoari esker, goian adierazitako ekintzak diruz laguntzeaz gain, eskualde bakoitzean energia alorreko teknikari bat izatea bermatuko da, eskualdeko Energia Plana sustatzeko eta dinamizatzeko lanak egingo dituena.

Datozen urteetan espero dugu lurraldeko beste eskualdeak ere lan partekatuaren esparru honetan sartzea (batzuk Energia Planak egiten ari dira dagoeneko); hain zuzen, esparru hori Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaiarenarabera egituratuta dago, eskualdeetako mahai desberdinen ekintzak bateratzeko eratu baitzen organo hori, betiere eskualdeen plangintza eta foru plangintza energiaren arloan bateratze aldera.

Hitzarmenaren sinaduran hauek izan dira: Olatz Peon, Tolosaldea Garatzen Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakaria eta Tolosako alkatea; Eneko Etxeberria, Iraurgi Berritzen Urola Erdia Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakaria eta Azpeitiko alkatea; Fernando Nabreda, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako zuzendari gerentea; Juan Angel Balbas, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendari gerentea; Félix Urkola, Goieki Goierri Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakaria; eta Koldobike Olabide, Uggasako lehendakiara eta Legazpiko alkatea.

DEBEGESAk lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Debabarreneko energia estrategia bultzatzeko