Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debegesak Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatuko du

Debegesak Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatuko du

2010/12/16
Datorren abenduaren 20an Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburua Debegesak Eibarren duen egoitzan izango da akordioa izenpetzeko.

Datorren astelehenean, abenduaren 20an, Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatuko du. Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendariak izenpetuko du Ituna.

Izenpetze-ekitaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, eguerdiko 12:00ean,  eta bertan izango da Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua.

Debabarreneko Hiri Berrikuntzarako Elkartea den aldetik, Debegesa Ituna sinatu duten gainerako 75 erakunde sozial, ekonomiko eta finantzariei batuko zaie. Honako Ituna Euskadin lortu den ildo horretako lehendabizikoa da, eta 15 urteko iraunaldia du.

Etxebizitzaren alorrean agente publiko, sozial eta pribatuen arteko akordioak lortzeko ahaleginak batzea du helburu Itunak, datozen urteetan Euskadin garatuko diren politika aktiboak eta lerro estrategikoak bideratzen laguntzeko asmoz.

Bestalde, Itunak ezartzen dituen erronken artean, eraikinen berrikuntza gehitzea eta hiri-guneen birsortze eta zaharberritze programak definitzea daude, baita erakundeen arteko ardura maila hobetzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea. Hain zuzen, hauek guztiak interes bereziko erronkak dira Debegesarentzat.