Debegesak Ekintzailearen Eguna ospatuko du datorren maiatzaren 26an

2011-05-19 Iruzkinik ez
  • Ekintzailearen Eguna Debegesak
    Eibarren duen egoitzan izango da, 18:00etatik aurrera.
  • Juan Luis Urcola aholkulariak
    Mentoring eta Ekintzailetasunaren gaineko hitzaldia eskainiko du, Enpresen
    Azoka bat egongo da eta ‘Bai Industriari!’ eta ‘Debabarrena Ekinean!’
    errekonozimenduen banaketa egingo da.
  • Jardunaldia publiko osoari
    zuzenduta dago eta, batez, ere, eskualdeko ekintzaileei. Izena emateko: ekintzaile@debegesa.com.

 

Beste urte batez, Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Ekintzailearen Eguna burutuko du datorren 
maiatzaren 26an,
pertsona ekintzaileek euren ezagutzak eta esperientziak partekatu ditzaten eta
sormena eta aukera profesional berriak sustatuko dituzten bilgunea eratu asmoz.

 

Ekintzailearen Egunean Debabarrenako eskualdean enpresa
berri bat sortu nahi dutenen eta dagoeneko ekimen berri bati heldu eta sendotze
bidean direnen arteko harremanak bultzatuko dira, instituzio publikoetako
arduradun eta herritarrekin batera.

 

Enpresen Azoka
batek emango dio ekitaldiari hasiera, arratsaldeko 18:00etan  Debegesaren egoitzan, Eibarren. Eskualdean
berriki sortu diren enpresek euren lana ezagutzera emateko aukera izango dute. Gainera,
bertaratzen diren guztiei deskontuak edota promozio bereziak eskainiko dizkiete
euren zerbitzu edota produktuetan. Hauexek dira Azkan parte hartuko duten
enpresak:

 

·        
LIZZURA (Eibar) – Maskotentzat
moda eta bitxien diseinua

·        
MUSIKUM (Eibar) –
Adierazpen sortzailerako zentroa

·        
ILOBE (Eibar)– Ikus-entzunezko
zerbitzuak

·        
CIOKA CREATIVA (Eibar)–
Komunikaziorako zerbitzu grafikoak

·        
LAGUN (Eibar)- Maskoten
errausketa-beilatokia

·        AZT Higiene (Mutriku)
– Enpresentzat garbitasun produktuak eta higienea

·        LOTALO (Emua) – Koltxoi
eta ehun-merkataritza

·        
BERBAK (Elgoibar) – Idazle
zerbitzuak

 

Bestalde, Mentoring eta Ekintzailetasunaren gaineko
hitzaldia
eskainiko du Juan Luis Urcolak aholkulariak, ‘Urcola: Formación y
Consultoría’ enpresako arduradunak.

 

Ondoren, urtero legez, DEBABARRENA EKINEAN! eta BAI INDUSTRIARI! errekonozimenduak
banatuko dira. Debabarrena Ekinean! sariek 2010. urtean nabarmendu diren
eskualdeko ekintzaile eta enpresa proiektuak saritzen dituzte, honako atal
hauetan: Plus Ekimena, Iraunkortasuna/nekaezinasuna eta Talde-lana.

 

Errekonozimendu hauek banatzeko ardura izango duten
pertsonak hauexek dira:

– Talde-lana – Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea.

– Plus Ekimena – Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea.

– Iraunkortasuna/nekaezintasuna – Josebe Astigarraga, Mutrikuko alkatea.

 

Bai industriari! errekonozimendua,
aldiz, Debabarrenako enpresa txiki eta ertainei zuzendua, Caja Rural de
Navarrako kide Daniel Montoyak banatuko du.

 

Ekitaldiaren amaieran, luncha eskainiko zaie parte
hartzaile guztiei.

 

Egun honetarako antolatu diren ekimenetan parte hartu
nahi dutenek izena eman behar dute ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.

 

Ekimenok ITILEE Europar Fondoaren laguntzarekin burutuko
dira (Enpresa eta Enpresa Izaerari buruzko Belaunaldi arteko Ikasketa/Inclusion Through Inter-generationaL
Learning about Enterprise and Entrepreneurship
).