Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak DEBEGESAk bi proiektu abiatuko ditu Debabarrenean eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko

DEBEGESAk bi proiektu abiatuko ditu Debabarrenean eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko

2018/01/12
  • Enpresa
Debabarreneko zortzi udalek bultzatzen duten Debabarreneko Enplegu Mahaian sortu dira bi proiektuak, eskualdeko enpresen artean lankidetza sareak sortu eta enpresen gaitasun teknologikoak eta produkzio-baliabideak ezagutzeko asmoarekin.

Debabarreneko enpresak sendotzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea dute helburu Debegesa eskualdeko Garapen Agentziak aurten aurrera eramango dituen bi proiektu berri hauek. Biek ere eskualdeko industria arloko enpresen artean lankidetza sareak sortzea eta enpresen gaitasun teknologikoak eta produkzio-baliabideak ezagutzea dute helburu, lehiakortasuna hobetze aldera.

Bi proiektuak aurrera eramateko Debegesak finantziazioa eskuratu du, 61.629 euro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailetik.

Proiektu hauetako bat da “Debabarreneko Enpresen Sarea”. Kalteberatasun egoeran dauden, Debabarreneko enpesen artean lankidetza sustatzea du helburu egitasmoak, bereziki industria-sektore helduetan, eta horretarako Debegesak IMHren zerbitzuak erabiliko ditu.

Debegesak garatuko duen bigarren proiektua “Debabarrena-TEK” izango da. Espezialiazio adimentsuko lehentasunezko hiru arloetan – fabrikazio aurreratua, energia eta osasuna – balio kate berriak garatzeko Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei laguntzea izango du helburu nagusi. Horretarako, Debabarreneko industria enpresen gaitasunak aztertu eta azpimarratuko dira eta erreminta bat garatuko da enpresen arteko lankidetza sustatzeko. Proiektuaren hornitzaile teknologikoa IK4-Tekniker izango da.

Bi proiektu hauek Debabarreneko zortzi udalek bultzatzen duten Debabarreneko Enplegu Mahaian sortu dira, eskualdearen bereizgarri diren enpresa osagarrien egoera eustea eta hobetzea helburu. Hain zuzen ere, “Debabarrena, lurralde industriala, lehiakorra eta berritzailea” deritzon lerro estrategikoarekin bat egiten dute bi egitasmoek eta zortzi udalek lehenetsi zuten joan den urteko irailean, Debabarreneko Plan Estrategikoaren berrikuste prozesuaren baitan.

 

Enpresei laguntza

Gainera, aurten ere Debegesako Enpresa eta Berrikuntza sailak erreferentzia gune izaten jarraituko du Debabarreneko enpresentzat eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko aholkularitza eta laguntza eskaintzen segiko du.

Proiektu hauen edo beste batzuen gaineko informazioa jaso nahi duten enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatziz.

DEBEGESAk bi proiektu abiatuko ditu Debabarrenean eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko