Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debegesak bezeroaren arretarako bulegoa ireki du berriro, baina aldez aurreko hitzordua duten pertsonentzat soilik

Debegesak bezeroaren arretarako bulegoa ireki du berriro, baina aldez aurreko hitzordua duten pertsonentzat soilik

2020/05/18
Gaurtik, maiatzaren 18tik aurrera, Debegesak, Eskualdeko Garapen Agentziak, aurrez aurreko herritarren arreta zerbitzua ireki du, baina hitzordua duten herritarrei soilik eskainiko zaie arreta.

Debegesak bere bulegoa ireki du lana bilatzeko prozesuan orientazio bila datozen pertsonentzat, errehabilitazio zerbitzuko laguntzei buruzko informazioa behar dutenentzat edota ekintzailetza prozesuan aholkularitza nahi dutenentzat. Hitzordua duten herritarrei soilik eskainiko zaie arreta, horretarako, 943 820 110 zenbakira deitu beharko da ordua eskatzeko, 8etatik 15ak artean.

Osasun agintariek gomendatutako babes eta higiene neurri guztiak aplikatzeko egokitzapenaren ondoren irekitzen da bulegoa, langile eta erabiltzaileen arriskua murrizteko. Horregatik, bulegora hurbiltzen direnek beren maskara ekarri beharko dute.

Bulego barruan higienerako eta babeserako gel hidroalkoholiko banagailuak, erabili eta botatzeko zapiak eta babes-manparak jarri dira harreran. Gainera, bulego barruko edukiera mugatu egin da eta pertsona bakar batek sartu ahal izango du eta bi metroko distantzia errespetatu beharko da beti.

Debegesak, aldez aurretik barkamena eskatzen du, gaur egungo osasun alertaren ondorioz, bulegoaren antolamenduak, zerbitzuaren erabiltzaileei sor diezazkiekeen deserosotasunengatik, eta eskertzen dute beharrezko tramiteetarako bakarrik gerturatzea.

Gainerako kontuetarako eskuragarri dauden beste komunikazio eta arreta bideak erabiltzen jarraitzea animatzen ditu herritarrak, izan ere, osasun-krisiaren hasieratik, Agentziak erabiltzaileei arreta eskaintzeko kanal telematikoak indartu ditu, hala nola, web orria, sare sozialak eta COVID-19arekin lotutako zerbitzua emateko ireki dituen bi telefono mugikorrak.

Debegesak bezeroaren arretarako bulegoa ireki du berriro, baina aldez aurreko hitzordua duten pertsonentzat soilik

Harrerako babes-manpar