Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debegesak “ZenN” proiektu europarraren azken biltzarrean parte hartu du

Debegesak “ZenN” proiektu europarraren azken biltzarrean parte hartu du

2017/10/20
  • Eraginkortasun energetikoa
  • ZenN

Atzo, urriaren 19an, egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian eraginkortasun energetikorako ZenN proiektu europarraren azken biltzarra. Jardunaldiaren baitan aurkeztu ziren proiektuaren emaitzak eta lorpenak, zailtasunak zein arrakastarako gakoak, eta etorkizuneko erreplikagarritasuna.  

Biltzarraren ostean, Eibarko Mogel auzoa bisitatzeko aukera izan zuten parre-hartzaileek. Birgaitze proiektu hau eredu bilakatu da: nola lortu duen bizilagunen elkarte batek, proiektuaren sustatzaile eta dinamizatzaile izanda eta Administrazio Publikoekin elkarlanean, fazilitadore gisa, auzoaren birgaitze integrala. 

Debegesak “ZenN” proiektu europarraren azken biltzarrean parte hartu du

Eibarko Mogel auzoaren birgaitze integrala aurkeztu zuen Esther Zarrabeitiak, Debegesako Hirigintza eta Birgaitze saileko arduradunak