DEBEGESA Europako bi deialditara aurkeztu da, Horizon2020 eta Interreg SUDOE programen baitan

2017-04-02 Iruzkinik ez

Proiektuetako bat, INHEVA deritzona, Garapen elkarteak gidatzen du eta helburua da ondare industrialaren gaineko    proposamen berritzaileak garatzea, kudeaketarako zein interbentziorako. Bazkide dira, halaber, Goieki, Meatzaldeko Behargintza eta Lea Artibaiko Garapen Agentzia, baita EHU eta Frantzia eta Portugalgo beste erakunde batzuk ere.

Bigarren proiektuak URBAN COMMONS du izena eta BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroa du buru. Helburua da degradatutako inguruneetan soluzio berdeak inplementatzea, berrikuntza soziala eta ko-diseinua bultzatuz, inplikatuta dauden eragileen partaidetzarekin.  Bazkide parte-hartzaileen artean, Polonia, Herbehereak, Erresuma Batua, Italia, Grezia, Peru, Belgika, Eslovenia, Alemania, Danimarka eta Txinako entitateak daude.